Páginas

2014-05-20

2014-03-10

ATMOSFERA

DEFINIZIOA ETA GERUZAK:
Atmosfera hainbat gasek osatutako geruza da eta 5 zatitan banatzen da: troposfera, estratosfera, mesosfera, termosfera eta exosfera.  
TROPOSFERA:
Troposferak 12 km neurtzen du , eta horretan fenomeno klimatiko nagusiak gertatzen dira:  ekaitza, euria …
Hainbat gasek osatzen dute- %78 Nitrogenoa eta %21 oxigenoa baina ere beste gas mota batzuk osatzen dute.
Troposferan hainbat kutsaduraren eragile daude batzuk naturalak eta besteak  artifizialak izan daitezke.Kutsadura artifizialak gizakiok industriarekin, kotxeekin, lantegiekin, motorrekin, gasolinarekin eragiten dugu. Eta kutsadura naturalak berriz,  sumendiak, suteak … eragiten dute.     
ATMOSFERA:                                         
Atmosferaren kutsaduraren kontrako neurri batzuk hartu dira kasurako:
  • Ikatza eta petrolioa baztertzea eta hain kutsatzaileak ez diren lehengai energetikoak erabiltzea, energia berriztagarriak lehenestea.
  • Iragazkiak jartzea lantegietako tximinietan, kutsadura gutxitu erregaiak aldatuz edo airearen kalitatea neurtu.
 Baina guk geuk zer egin ahal dugu kutsadura gutxitzeko? Jarraian aholku batzuk aipatuko ditugu :
  • Kotxez joan beharrean oinez, bizikletaz edo garraio publikoa hartu.
  • Zuhaitzak landatu airea garbitzeko.
  • Eguzkitan denbora luzez egongo bazara kremaz gorputza igurtzi.
  • Etxetresnek, telebistak, argiak … behar duten energia erregaietatik lortzen da eta gutxiago gastatzen baduzu,orduan kutsadura gutxiago egongo da. 

                             EGILEAK: ALEX ETA CLAUDIA

2014-02-17

KLIMA ALDAKETA

Azken urteotan, zientzialariek klima-aldaketa esaten diotenaren berri ematen ari dira komunikabideak.Baina, zer da klima aldaketa eta zer ondorio izango du?.Gaur,  gai honen inguruan gauza berriak ikasiko dituzu adibidez zer den, noren eragina den eta nolako ondorioak egongo diren.

ZER DA?

Klima aldaketa eskualde batean denboran zehar gertatzen  den eguratseko ezaugarrien aldaketa da. Aldaketa honetan Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuez gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezkeenak.
           

Klima aldatuz joan da historian zehar.Gaur egun, petrolioaren eta haren            deribatuen gasolina eta gasolioa gehiegizko errekuntza gertatzen ari da, eta horren ondorioz, aireko karbono dioxidoa areagotu egin da.Horrek sortu du     berotegi-efektua. Berotegi efektuaren ondorioz,Lurraren beroa ezin da             atmosferara atera, eta horregatik, igo egiten da tenperatura.

NOREN ERAGINA DA?
 
Gaur egungo ikerketen arabera, berotegi-gasak dira arrazoirik nagusiena klima-aldaketan. Ikerketen arabera berotegi-efektuak, hau da, gasek eragindako beroketa, Lurraren tenperatura erregulatzen eragina dauka.
Hurrengo grafikoan ikusi ahal duzuen bezala.



ONDORIOAK:

Klima aldaketaren ondorioz,  lurraren tenperatura azkar egiten ari dela gora.
Kutsatzen jarraitzen badugu, 4 gradu igoko da tenperatura 2100. urtean.Hau gertatuz gero, ondorio larriak egongo dira adibidez: ekaitz        gogorrak, uholdeak, lehorteak, basoak murriztuko dira, poloen zati batzuk urtuko dira, kostaldeko herri asko urak hartuko ditu, ur eskasiagatik nekazaritza etekinak gutxituko dira, gaixotasun tropikalak beste herrialdetara zabalduko dira …

Beraz, klima aldaketa ez gertatzeko gure bizimodua aldatu beharko dugu bestela ondorio larriak egongo dira eta hori ez dugu nahi gertatzea.


Naia Sanchez, Xabier Santibañez eta Ane Santamaria



2014-02-03

KANTAURI ITSASOA HASERRATU EGIN DA

Kantauri itsasoaren ertzean olatuen ondorioz kalte handiak egon dira
Atzo Kantauri itsasoan olatuak erraldoiak izan ziren zazpi zortzi eta bederatzi metrokoak eta itsaso barruan hamahiru metrokoak izan direla esan dute eta horren kalte handiak egon dira kostaldeko herrietan.

Itsasoak ematen zuen haserretuta zegoela.Hondartzetan harriak, adarrak, plastikoak eta zaborrak aurkitu dituzte eta orain garbitzen ari dira. Oso lan handia egiten dute dena lehen bezala eta polita geratzeko.

Gutxienez ez da hil gehiagorik egon Senegaleko gizona, berrogeita hiru urtekoa baino eta  agintariek esan dutela ez dela inor zaurituta atera. 

Donostian, goizeko bederatziak eta erditan,bulego bat zabaldu dute herritarrek jasandako kalteak adiera emateko.

Bizkaian, Bermeo ,kalte gehien izan duen herria izan da.Atzo arratsaldean oraindik ere alerta laranjan jarraitzen zuen.

Donostiako   alkateak esan zuen atzo izan zela kalteen balorazio egiteko eguna  baina kalteak izugarriak izango zirela eta horrelakorik ez  inoiz zela ikusi.   
Egileak: Iker Hurtado eta Nahia Castaños       

BI KAMIOIEN ISTRIPUA ALONSOTEGIN


        

 Alonsotegiko errepide batean bi kamioik talka egin eta horren ondorioz eztanda egin zuten.
           Atzo, goizeko hamarretan   Loibeberriko errepidean bi kamioik eztanda egin zuten eta larrialdiko zerbitzuko pertsona batek adierazi zuen gidari bat  mozkortuta zegoela.
Pasa den egunean, eguraldi txarra egiten  zuenez, errepidea bustita zegoen eta bi kamioik talka egin zuten. Talkaren ondorioz, gizon bat zauriturik eta bestea hilda zegoen. 
 Lekuko batek esan duenaren arabera, mozkortuta eramaten zuenak ,9898987654ES matrikula , abiadura handia zeraman eta 12 semaforo gorri zeharkatu zituen. Besteak 120km orduko abiadura zeraman eta bide gurutze bat zeharkatzean, ez zuen ikusi zetorren kamioa zen lainoagatik, horren ondorioz talka egin zuten.
Gidari bat telefonoarekin hitz egiten zegoela  adigabe eta bestea  garagardo botila batekin.  
Ertzaintzaren ustez, ahalkolaren eraginez istripu asko sortzen dira errepidetan eta %50 istripu larriak izaten dira eta gainerakoak hiltzen dira.                                  

 Marko, Ikrame eta Naiara 

ZONBIAK ALONSOTEGIN

Gaur goizean zonbiak ikusi dira Alonsotegiko kaleetatik.

Gaur goizean, urtarrilak 27, zonbi batzuk ikusi dituzte Alonsotegiko kaleetatik .
Lekuko batek esan digu kaleetatik zihoala zonbi multzo bat ikusi duela Nahiko  itsusiak ziren , oso astiro ibiltzen ziren eta odola zeukaten gorputz osotik . Jendeak pentsatzen zuen ez zela egia baina gero , zonbi batzuk ikusi zituzten eta sinestu egin zuten. Bi ordu eta gero, zonbiak joan dira eta ezin izan ditugu ikusi.Herritarrak oso beldurtuta daude eta espero dute berriro ez   ikustea.
Gaur goizean gertatu dena ez inoiz da  ezagutu Alonsotegin. Estatu Batuetan,  orain bost urte, antzekoa gertatu zen, eta hemen bezala, gezurrezkoak zela uste zuten. Gehienek beste leku batean errepikatu ahal dela esaten dute  eta apokalisik zonbi   bat egongo dela eta   munduaz jabetuko   direla. Egia izango ote da?                                               
        Zonbiak vudu-kulturan agertzen diren izaki batzuk dira, asti batek hildako bat magiaren bitartez berpiztean sortutakoak .Izaki hauek aztien esklaboak izango lirateke. Gaur egun , zonbi deitzen zaie hil ostean bertiztutako izaki guztiei. Gehienetan zonbiak berdeak dira,begi handiak eta zabalik dituzte beti.Hortzak ez dituzte, eta odola dute aurpegi osotik. Zonbiak garuna jaten dute eta garuna jaten badizute zonbi bat bihurtzen zara. Zonbi bat ezin da hil, hilda dagoelako.

       EGILEAK: ONINTZA; JULENE M ETA CHRISTIAN

2014-01-22

ANIMALIEN SAILKAPENA

Animaliak izaki bizidunak dira eta beste izaki bizidun batzuk jaten dituzte.
Izaki bizidun hauek hainbat modutara sailkatzen dira :
·        Ugaltzeko moduaren arabera
·        Elikatzeko moduaren arabera
·        Animalien gorputzaren barne egituraren arabera
Ugaltzeko modua: kontuan izanda: obiparoak eta bibiparoak izan daitezke.
Obiparoak: Arrautzetatik jaiotzen direnak. Adibidez:
Arrainak obiparoak dira, arrautzetatik jaiotzen dira.
Bibiparoak: amaren sabeletik jaiotzen direnak. 
Adibidez:                                                    
Zaldia bibiparoa da, amaren sabeletik jaiotzen baita.
Baina elikatzeko ohiturak hartzen baditugu hiru talde bereizten ditugu:
Belarjaleak: Landareak jaten dituztenak dira. Adibidez:     Ardia belarjalea da, landareak jaten dituelako.                                       
·        Haragijaleak: haragia jaten dutenak dira. Adibidez:
Azeria haragijale dira, haragia jaten dute.
·        Orojaleak: Denetarik jaten dituztenak dira. Adibidez:
Txerriak orojaleak dira.
Eta bukatzeko azken sailkapenak:
Arrainak: Uretan bizi diren izaki bizidunak dira eta ezkatak dituzte. Adibidez: Sardin
Narrastiak: Lehorreko animaliak dira.  Eta ez daukate hankarik beraz narras egiten dute zorutik.Adibidez: Sugea
Anfibioak: Anfibioak   nahiz eta uretan jaio  lehorrean bizi ahal dira. Adibidez: Igela            
Hegaztiak: Lehorreko animaliak dira eta ia guztiek hegan
egiten dute.Haien gorputza lumaz estalirik daude Adibidez: Loroa                                                            
             Arriskuan dauden animaliak hauek dira: hontzak, lehoiak, pandak, Itsas txakurra …
Egileak: Aitor eta Ane